114. zk., 2016ko ekainaren 16a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
ARARTEKOA
2584
EBAZPENA, Arartekoarena, 2016ko ekainaren 7koa, ararteko.eus domeinua ezartzekoa eta 2012ko martxoaren 26ko Ebazpena, egoitza elektronikoa sortu eta Ararteko erakundearekin baliabide elektronikoen bidezko harremana ezartzekoa, aldatzekoa.
2012ko martxoaren 26an, arartekoak ebazpen bat eman zuen, egoitza elektronikoa sortzeko eta Ararteko erakundearekin baliabide elektronikoen bidezko harremana ezartzeko. Ebazpen hura 2012ko maiatzaren 20an argitaratu zen EHAAn.
Arartekoak Interneten ararteko.eus domeinu berria abiaraztea erabaki du, Ararteko erakundeak Interneten duen presentziaren eredu gisa.
Beraz, kontuan hartuta ararteko.eus domeinu berriak Arartekoaren egoitza elektronikoaren helbidean nahiz web-atarian eragiten duela, ebazpen hura aldatu beharra dago puntu horri dagokionez, eta gainontzeko artikuluek berdin dirautela adierazi behar da.
Horren arabera, hauxe erabaki dut:
Artikulu bakarra.– Arartekoaren 2012ko martxoaren 26ko Ebazpenaren 2. artikulua aldatu behar da. Honela idatzita geratuko da: Arartekoak egoitza elektroniko nagusi bat dauka, https://sede.ararteko.eus helbide elektronikoari dagokiona; horretan zuzenean sar daiteke, baita Interneteko http://www.ararteko.eus. atariaren bitartez ere.
AZKEN XEDAPENA
Indarrean jartzea. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 7a.
Arartekoa,
MANUEL LEZERTUA RODRÍGUEZ.