113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2581
IRAGARKIA, Honen bidez, Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak emandako ebazpen-proposamen batzuk jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO 1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO 4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (PSL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.
1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, organo instrukzio-egilean, alegia, Segurtasun sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzte, espedientearen zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar dute: Segurtasun sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2016ko maiatzaren 11a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.