Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2578

IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita helburu hau duen kontratua formalizatu dela: publizitate-tarteak planifikatzeko eta erosteko zerbitzuak kontratatzea, txikizkako merkataritzarekiko balorazio soziala gauzatzea (DEC 31/09/16).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: DEC 31/09/16.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: publizitate-tarteak planifikatzeko eta erosteko zerbitzuak kontratatzea txikizkako merkataritzarekiko balorazio soziala gauzatzeko.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua formalizatu eta biharamunean hasi eta 2016ko abenduaren 15a arte; kontuan harturik kanpaina 2016ko urriaren bigarren hamabostaldian eta azaroaren lehenengo hamabostaldian garatuko dela. Aldi horretan, enpresa lizitatzaileek kanpaina gizarteratzeko egun egokienak hautatu ahal izango dituzte, ahalik eta oihartzunik handiena izan dezan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: kontratuaren gehienezko aurrekontua hirurehun eta hogeita bi mila laurehun eta berrogeita hamabost (322.455,00) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez da eskatzen.

b) Behin betikoa: esleipen-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1

c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

g) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 7a, 11:00ak arte.

7.– Kontratistarentzako berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen halakorik.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatulako 29 puntuan zehaztutako moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 11, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: ikusi pleguak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak onartzea: ez dago.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (gehienekoa eta gutxienekoa): ez.

9.– Esleitzeko irizpideak.

– Eskaintza ekonomikoa: % 60.

– Baliabideen plana: % 40.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Lekua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

e) Ordua: kontratatzailearen profilaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta idatziz jakinaraziko zaie enpresa lizitatzaileei.

11.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri dira.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): 2016ko maiatzaren 27a.

14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala