113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2577
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 199/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Laguntza Zuzeneko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.
Fede ematen dut:
Angela Fernandez Zabaleguik, epaitegi honetako epailea bera, epaia eman du 2016-04-21ean adostasunik gabeko 199/2015 dibortzioan.
Lucilene Jose De Lima andrea lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazi eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jar dezakeela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian hogei eguneko epean; errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko du.
Ebazpen osoaren berri izateko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.
Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitara dadin, ediktu hau egiten dut Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko maiatzaren hogeita lauan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.