Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2573

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 416/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik.

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan bideratzen ari da seme-alabentzako neurrietarako 416/2015 prozedura, zeinaren autoetan ebazpena eman baita; interesdunak eskura du epaia bulego judizial honetan.

Braima Djau demandatuari jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut ediktu hau, ez baitu helbide ezagunik, eta aditzera ematen zaio, halaber, ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hogei eguneko epean; hala ematen eta sinatzen dut idazki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko maiatzaren hogeita lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala