Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

113. zk., 2016ko ekainaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2572

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2016ko ekainaren 1ekoa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Paisaiaren Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organo berak egingo du.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduaren bitartez ezarri ziren Paisaiaren Ekintza Planak prestatzeko oinarri arautzaileak eta iragarri egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako eta Arabako udalerrien kontzejuentzako diru-laguntzak emateko deialdia (2016ko ekainaren 9ko EHAA, 109. zk.). Agindu horren testuan adierazitako hutsen gisako bat egin zenez, zuzendu egiten da.

2016/2491 (3/8) orrialdean, 3.3 artikuluan, gaztelerazko testuan, honela dio:

«3.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica url https://euskadi.eus/ayuda_subvención/2016/paisaia/es/».

Baina honela esan behar du:

«3.– Las especificaciones de cómo tramitar, tanto por canal presencial como electrónico, las solicitudes, declaraciones responsables, y demás modelos están disponibles en la sede electrónica url https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/2016/paisaia/es/».


Azterketa dokumentala