Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2542

IRAGARKIA, Osasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariak zehapen-prozedura hasteko hartutako 11/2016 erabakia jakinarazteko dena.

Ander Abascal Ruiz jaunari ezin izan diogu zehapen-prozedura hasteko erabakia ohiko moduan jakinarazi, hainbat saio egin dugun arren haren helbidean –Hedegile kalea 94, Vitoria-Gasteiz–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Horrenbestez, jakinarazten zaio ezen, 2016ko apirilaren 20an, zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela, ustez osasun-alorreko arau-hauste bat egin delako (tabakoa).

Legezko oharrak:

– Hamabost egun ditu interesdunak bidezko iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz, Araba).

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, adierazten zaio 15 eguneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezko iritzitako alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da guzti hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

Jakinarazpen honek dies a quo ondorioak izango ditu, epe-zenbaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 31.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

ARTURO LÓPEZ RUIZ.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala