Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2540

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 20koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, diru-laguntza ukatzeko ebazpena jakinarazteko dena.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak diru-laguntza ukatzeko ebazpena eman du, proiektu bat sendotzeko laguntzen deialdiaren babesean. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2015eko uztailaren 22an egin zuen bileran hartutako erabakiaren bidez onartu zen deialdi hori (2015-08-27ko EHAA).

Diru-laguntza ukatzeko ebazpen hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Ebazpen hau interesdunari jakinarazten zaio, eta jakitera ematen zaio honek amaitu egiten duela administrazio-bidea eta honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren aurrean, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera. Xede horretarako, jakinarazten da diru-laguntzari buruzko jakinarazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009, Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Agindu honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala