Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2539

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen Artxibategi Orokorrerako oinarrizko biltegiratze-unitateak eskuratu eta instalatzeko kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 01 85 17.

5) Telefaxa: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko uztailaren 1a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/046.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Artxibategi Orokorrerako oinarrizko biltegiratze-unitateak eskuratu eta instalatzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Eusko Jaurlaritzaren Artxibategi Orokorra.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2 hilabete.

f) Luzapenaren onarpena: ez.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 44617300-1.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 462.809,91 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia 462.809,91 euro. Zenbateko totala: 560.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: aurrekontuaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena, gaitasun tekniko eta profesionala eta beste betekizun batzuk: karatulako 29.2.3 atalean ezarritakoa.

c) Bestelako betekizun espezifikoak.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko uztailaren 5eko 13:00ak.

b) Eskabideak aurkezteko era.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: % 100, prezioa.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko uztailaren 12ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2016ko maiatzaren 25a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 30a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala