Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2536

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 452/2015 prozeduraren ondoriozkoa (apelazioa).

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa

452/2015 apelazio-errekurtsoa, prozedura arrunta.

Alderdi apelatzailea: Josue Jupiter Etroukang.

Alderdi apelatua, apelatua eta apelatua: Carmen Ortega Mendizabal, Ndidi Okoro Owunkagba eta Emeka Okoro Ebele.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu errekurtsoaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hauxe baita:

EPAIA: 131/16

Andre agurgarriak.

María Elisabeth Huerta Sánchez andrea.

Leonor Cuenca García andrea.

Magdalena García Larragan andrea.

EPAITZA:

Ezesten dugu Elorrieta Elorriaga prokuradoreak Josué Júpiter Etroukang andrearen izenean eta ordez aurkeztutako apelazio-errekurtsoa; aitzitik, baiesten dugu Hernández Martín prokuradoreak Carmen Ortega Mendizabal andrearen izenean eta ordez aurkeztutako aurkaratzea, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratuak 2015eko apirilaren 16an emandako epaiaren aurkakoa; epai hori erroilu honi dagozkion 241/14 judizio arruntaren autoetan eman zen. Horrenbestez, partez baliogabetzen dugu epai hori, alderdi bakar honi dagokionez: demandatuek auzi-jartzaileari solidarioki ordaindu beharreko zenbatekoa handitzen dugu, eta 3.196,12 euroan finkatzen. Zenbateko horrek berandutze-interesak sortuko ditu errekurtsoa jarri zen egunetik hasita. Gainera, lehen auzialdiko zenbatekoak PZLb-ko 576. artikuluan ezarritako interesak sortuko ditu, auzialdiko ebazpenaren egunetik aurrera, eta hala sortuko ditu epaitza honetan lehen auzialdiko zenbatekoari gehitutako zenbatekoak ere, egun honetatik aurrera. Epaian jasotako gainerako erabakiei eusten diegu. Gora jotzeko errekurtsoan sortutako kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen dizkiogu. Aurkaratzetik sortutakoak, berriz, ez zaizkio inori ezartzen, eta, hortaz, alderdi bakoitzak bereak ordaindu beharko ditu, eta, komunak, halakorik balego, erdibana.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Itzul bekio Carmen Ortega Mendizabali errekurritzeko aurkeztutako gordailua; horretarako, itzulketa-agindua emango du Justizia Administrazioaren letraduak.

Ebazpen horren aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean (PZLb, 470.1. artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4738 0000 00 045215. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epai honen egiaztagiria erroiluari batuko zaio. Epai honen bidez behin betiko epaituz, eman, agindu eta izenpetzen dugu.

Emeka Okoro Ebele eta Ndidi Okoro Owunkagbad jaunen gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala