111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (309 KB - 6 orri.)
- EPUB (413 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2534
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 1ekoa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 4ko Aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (2015eko ekitaldian). Agindu horren bidez, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautu eta horren deialdia egiten da (Etorgai Programa, 2015eko ekitaldia).
Diru-laguntzak emateko jarduerek izan behar duten publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 4ko Aginduak, 15. artikuluaren 5. puntuan, hau ezartzen du: laguntzak emateko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaio eskatzaile bakoitzari, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da. 2016ko martxoaren 4ko Agindu horren bidez, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautu eta horren deialdia egiten da (Etorgai Programa, 2015eko ekitaldia).
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hau finantzatzen; horrenbestez, Europako Erkidegoko araudian informazioari eta publizitateari buruz xedatzen diren betekizunak bete beharko dira.
Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 4ko Aginduan araututako 2015eko laguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak bere eskumenak baliatuta eman duen ebazpena dela bide, eranskinean jasotakoaren arabera. 2016ko martxoaren 4ko Agindu horren bidez, industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan burutzeko laguntza-programa arautu eta horren deialdia egiten da (Etorgai Programa, 2015eko ekitaldia).
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du, programa hori finantzatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 1a.
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.