Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2531

87/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari baimena ematen diona Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko eta, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzeneko titulartasuneko akzioen ordezkariei baimena ematen diena lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko.

Sprilur, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2016ko martxoaren 22an egindako bileran, erabaki zuen Akziodunen Batzar Orokorrari sozietatearen kapitalari 13.000.000 euro gehitzeko proposamena egitea.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2016ko martxoaren 23an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzara jotzea erabaki zuen, Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari buruzko 5/1981 Legearen 4. artikuluko 2. puntuan jasotakoaren arabera Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.ri baimena eman ziezaion Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan akzioak harpidetuz parte hartzeko. Guztira, hamahiru milioi (13.000.000) euro harpidetuko ditu, hau da, % 100eko partaidetza.

Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua sorrarazteari buruzko ekainaren 10eko 5/1981 Legearen 4.2 artikuluak dioenez (egun izen hau du: Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.), sozietateak parte hartu ahal izango du interes handiko bereziko enpresen sozietate-kapitalean. Horretarako, aurretik Eusko Jaurlaritzak baimena eman beharko du, eta kasu bakoitzean zehazten diren baldintzak errespetatu beharko dira.

Sprilur, S.A. sozietatearen xedea honako helburu hauetakoren bat edo batzuk gauzatzea da, betiere industria-eraikinak eta lurzorua sustatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean:

a) Azterketak egingo ditu, haietan edozein motatako hirigintza-plan eta -proiektuak jasoz. Bere zeregina izango da, halaber, plan eta proiektu horiek izapidetzeko eta onartzeko hirigintza-arloan indarrean dauden legeen arabera dagozkion zereginak gauzatzea.

b) Industria-lurra prestatzeko egin behar diren hirigintza-jarduerak gauzatuko ditu; haien artean, azpiegitura- eta hiritze-lanak, zerbitzuen horniketa, eta hirigintza-planeamendua gauzatzeko egin beharreko gainontzekoak.

c) Industrien kokaleku izango diren eraikinak eta instalazioak egiteko beharrezkoak diren eraikuntza-jarduerak egingo ditu, bai eta hirigintza-planeamenduan aurreikusten den ekipamendu komunitarioa jartzeko behar direnak ere.

d) Egiten dituen hirigintza- eta eraikuntza-jardueren ondoriozko obra eta zerbitzuen kudeaketa-, ustiaketa- eta mantentze-lana egingo du.

e) Bere xedea betetzearren, sozietateak interes bereziko enpresen kapitalean parte hartu ahal izango du, kasuan kasurako zehazten diren baldintzetan.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2016ko ekainaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Sprilur, S.A. sozietate publikoan dituen titulartasun zuzeneko akzioen ordezkariari, hain zuzen ere izapidetzen ari den kapital sozialaren gehikuntzan akzioen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egiteko Administrazioaren izenean. Gehikuntza hori 13.000.000,00 eurokoa da.

2. artikulua.– Baimena ematea Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. sozietateari Sprilur, S.A. sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Gehikuntza hamahiru milioi eurokoa da (13.000.000). Baimena ematen zaio, halaber, aipatu partaidetza ordaintzeko harpidetza egiten duen unean. Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A.k % 93,35eko partaidetza izango du Sprilur, S.A.n.

3. artikulua.– Baimena ematen zaie Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren titularitatekoak diren akzioen ordezkariei kapital-gehikuntzaren ondorioz SPRILUR, S.A. sozietatearen estatutuen aldaketa onar dezaten.

4. artikulua.– Ahalmena ematea Ondare eta Kontratazioko zuzendariari, aurreko artikuluetan xedatutakoa betetzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko ekainaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala