111. zk., 2016ko ekainaren 13a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2529
EBAZPENA, 2016ko ekainaren 1ekoa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, lehiakide bat Unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2015eko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez egin zen (2016-01-08ko BOE eta 2016-01-20ko EHAA).
2015eko abenduaren 18ko Ebazpenaren bidez (2016-01-08ko BOE eta 2016-01-20ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
José Luis Vicario Hernando jauna (NAN: 18592109J) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Kimika Organikoa»; Kodea: CUC8/1-D00041-5; Saila: «Kimika Organikoa II»; Ikastegia: «Zientzia eta Teknologia Fakultatea»; Hizkuntza-eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.
Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Bere aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).
Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.
Leioa, 2016ko ekainaren 1a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.