108. zk., 2016ko ekainaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2475
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1231/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 1231/2013.
Alderdi demandatzailea: Fatima de Lourdes Nevarez Loor.
Alderdi demandatua: Julio Narciso Segarra Matute.
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
230/2016 epaia, Fatima de Lourdes Nevarez Loor demandatzaileak eta Julio Narciso Segarra Matute demandatuak ezkontzaz kanpo izandako seme-alabentzako neurrietarako auzian bideratutako 1231/2013 prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da.
Julio Narciso Segarra Matute demandatuaren egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.