107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2454
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 1179/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: behin betiko neurriak aldatzeko 1179/2015 auzia.
Demandatzailea: Stefhane Michel Dupre.
Abokatua: Gonzalo Bilbao Palacios.
Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.
Demandatua: Nuria Arbosa Sanz.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Aipatutako judizioan 212/16 epaia eman da, 2016ko apirilaren 25ean, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, behin betiko neurriak aldatzeko bideratu den 1179/2015 prozeduran. Honako hauek dira alderdiak: batetik, demandatzailea, Stephane-Michel Dupré, Carrasco prokuradorearekin, eta, bestetik, demandatua, Nuria Arbosa Sanz (auzi-ihesean eta prozesu-ordezkaririk gabe). Fiskaltza ere alderdietako bat izan da. Epaiaren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke 20 eguneko epean.
Nuria Arbosa Sanz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.