107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2450
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 594/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau:
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 594/2015-B prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego judizial honetan.
Helbide ezagunik ez duenez, Raudel Sanchez Guelmes demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 26a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.