107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2446
HUTSEN ZUZENKETA, ondoko agindu honena: Agindua, 2016ko apirilaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Leioan (Bizkaia) dagoen «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 12ko Aginduaren bitartez, Leioan (Bizkaia) dagoen «Gaztelueta» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatu zen (2016ko maiatzaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 99. zk.). Agindu horren testuan adierazitako hutsen gisako bat egin zenez, zuzendu egiten da.
2016/2241 (2/2) orrialdean, 1. artikuluan, honela dio:
«– Batxilergoa: «Arteak», «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.»
baina honela esan behar du:
«– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.»