107. zk., 2016ko ekainaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 5 orri.)
- EPUB (440 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
2443
EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 17koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez 2016. urtean emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta / edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematen baitira.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2016ko ekitaldian Euskadiko Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen. Diru-laguntzak 2016. urteetan emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnosiak egiteko eta / edo berdintasunerako planak egin, ebaluatu eta egokitzeko behar den laguntza teknikoa ahalbideratzeko zuzenduta ziren.
2015eko abenduaren 1eko Ebazpeneko 13. artikuluan ezartzen da eskaerak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebatziko dituela, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Ebazpenaren bidez, horretarako izendatutako aukeraketa-batzordearen proposamenaren arabera.
Aurreko guztiagatik, eta aukeraketa-batzordearen proposamena aintzat hartuta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean aipatzen diren udalei laguntzak ematea. Laguntzaren zenbateko osoa hirurehun eta hirurogei mila eurokoa (360.000,00) izango da, eta eranskinean zehazten dira udalerriak, koadrilak eta mankomunitateak eta diru-kopuru konkretuak.
Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren udalak ordezko izendatzea, kasuan kasu, gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoaz.
Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean aipatzen diren entitateei, bertan azaltzen diren ukatze-arrazoiak direla eta.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke zuzenean Administrazioarekiko Auzietarako dagokion epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 17a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.