106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
KIDE, S. COOP. Y KIDEFREEZE, S.L.U.
2437
IRAGARKIA, Kide S. Coop. sozietate xurgatzailearen eta Kidefreeze S.L.U. sozietate xurgatuaren arteko xurgapenari buruzkoa.
Legeria aplikagarrian ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da sozietate bi horiek bat egitea erabaki dela; batetik, Kide S. Coop. sozietateak 2016ko maiatzaren 14ko Ohiko Batzar Nagusian adostu zuen, eta, bestetik, Kidefreeze S.L.U.ko kide bakarrak, Kide S. Coop. kooperatibak berak, 2016ko maiatzaren 14an hartu zuen erabakia. Bat egiteko, Kide S. Coop. sozietateak Kidefreeze S.L.U. sozietatea xurgatuko du, 2015eko abenduaren 31n itxitako bat egitearen balantzeak onartuta, enpresa bien kontu-ikuskatzaileek kontuak egiaztatu ondoren, eta bat-egitearen proiektuarekin bat etorrita. Bat-egitearen proiektu hori gordailutu egin zen 2016ko apirilaren 18an Euskadiko Kooperatiben Erregistroan eta 2016ko martxoaren 23an Bizkaiko Merkataritza Erregistroan. Bat egitearen ondorioz, Kidefreeze S.L.U. deseginda geratuko da, likidatu gabe, eta haren ondare guztia, dena batera, Kide S. Coop. sozietatearen esku geratuko da.
Euskadiko Kooperatiben Legearen 80. artikuluan ezarritakoaren arabera, jasota geratzen da bat-egitean parte hartu eta haren aurka bozkatu duten kooperatibako bazkide guztiek kooperatibatik bereizteko eskubidea dutela. Eskubide bera izango dute, halaber, batzarrera joan ez ziren arren bat-egitearekin ados ez daudela idatziz agertzen dutenek. Desadostasuna agertzeko epea berrogei egunekoa da, bat egiteko erabakiaren gaineko azken iragarkia egiten denetik aurrera, eta idatzia administratzaileei bidali beharko diete.
Jasota geratzen da bat-egitean parte hartu duten erakundeetako edozeinen hartzekodunek aurka egiteko eskubidea dutela. Hala bada, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan eta Merkataritza sozietateen aldaketa estrukturalen gaineko apirilaren 3ko 3/2009 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatuko da eskubide hori.
Era berean, aldaketa estrukturalen gaineko lege horren 43.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, jasota geratzen da, berariaz, bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabaki guztien testu osoa eta bat-egitearen balantzeena eskuratzeko, eta hartzekodunei dagokie aurka egiteko eskubidea.
Berriatua, 2016ko maiatzaren 16a.
Kide S. Coop.ko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,
RAFAEL ETCHEVERRY AGIRREGABIRIA.
Kidefreeze S.L.U.ren administratzaile bakarra eta haren ordezkaria,
JOSE MARIA ZUBIZARRETA OJEA.