106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2433
IRAGARKIA, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak B-23/2016-T zehapen-prozedurari hasiera emateko hartu duen erabakia jakinarazteko dena.
Jon Imanol Ochoa Loredo (NAN zk.: 30642308-Y) jaunari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko egintza. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko apirilaren 12an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, osasun-araudiaren arau-hauste arin posible bategatik (tabakoa).
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Osasuneko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Recalde zumarkalea 39A, 5. solairua).
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2016ko maiatzaren 23a.
Espedientearen idazkaria,
LEIRE BERGARA SAUTUA.