106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2431
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakitera ematen baita Segurtasuneko sailburuordearen 2016ko apirilaren 21eko Ebazpena, 2016ko matxoaren 2an egindako eskabidea dela-eta irekitako 2016-203 espedientean emana. Espedientea Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu hori Sektore Publikoaren Arrazionalizazioa eta beste neurri administratiboen erreforma arautzen duen irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatua izan da.
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena eman duenari, hala xedatzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Dena den, gora jotzeko errekurtsoa jarri beharrik izan gabe, interesdunak Datuak Babesteko Euskal Bulegora jo dezake zuzenean, bere interesak defendatzeko, hala xedatzen baitu, Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2, 23.3 eta 41. artikuluetan xedatutakoari dagokionez, otsailaren 25eko 2/2004 Legeak, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoak, 9. artikuluan. Gainera, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso edo erreklamazio aurkezteko aukera ere izango du.
2.– Interesdunak ebazpenaren testu osoa eskuratu ahalko du Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan azaltzen diren aurkaratzeko edo erreklamazioa jartzeko epeak.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2016ko maiatzaren 27a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.