Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2429

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bat, 2014. urterako emandako dirulaguntza galdutzat ematen duena, ez baitira konplitu urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan finkatutako arauzko baldintzak. Dekretu horren bidez arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatzeko eta garatzeko laguntza-lerroak (Erein programa).

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honekin batera, ohar hauek egiten dira:

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Aipatutako ebazpena eskuragai dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Lakua 1, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala