Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2428

EDIKTUA, administrazio-egintza aurkaratzeko bideratutako 188/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ramona Gonzalez Abinek, Bilboko Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau jakinarazten dut:

Lan arloko epaitegi honetan, administrazio-egintza aurkaratzeko 188/2015 autoak bideratu direla Euskal Irrati Telebista eta Eusko Irratia, S.A. sozietatearen aurka, estatuak Bizkaian duen abokatutzak eskatuta.

Ordenazioko eginbidea

Justizia Administrazioaren letradua: Ramona Gonzalez Abin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 26a.

Jarduketen egoera ikusirik, dei egin bekio interes legitimoa izan lezaketen pertsona orori, 2016ko ekainaren 17an, 10:00etan, epaitegi honetako 12 zenbakiko judizio-aretoan egingo den epaiketara; interesdun horiek non bizi diren edo non dauden ez dakigunez, ezin da jakinarazpena zuzenean egin bere ondorio guztiekin, eta, beraz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz egingo da zitazioa.

Aurkaratzeko modua: Justizia Administrazioko Letraduari aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren bidez. Jakinarazpena egin eta hurrengo hiru egun baliodunetan egin beharko da errekurtso hori, eta bertan adierazi beharko da errekurtsogilearen ustez ebazpenak zein arau hautsi duen (Lan arloko Jurisdikzioari buruzko Legearen 186.1 eta 187.1 artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztearen ondorioz ez da errekurritutako ebazpena etengo (PZLb, 186.3 artikulua).

Hala erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta interes legitimoa izan lezakeen pertsona orori legeak agindu bezala jakinarazteko balio dezan –non dauden ez dakigunez gero–, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hartzaileari jakinarazten zaio hurrengo jakinarazpenak bulego judizialaren iragarki-taulan egingo direla, non eta ez den prozesuari amaiera ematen dion edo gatazkak ebazten dituen autoa, epaia, dekretua, edo epatzea.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko apirilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala