106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2426
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 429/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 429/2013 judizioan, 2016-04-20an, 46/2016 Epaia eman du epaitegi honetako magistratu batek, Rebeca del Campo Diezek.
Pujupat Lucio Pinchu Churai demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, auzitegi honetako bulego judizialean.
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake epaitegi honetan, 20 eguneko epean.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Getxon (Bizkaia), 2016ko apirilaren 21ean.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.