106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2425
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 173/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Donostiako Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 173/2015 adostasunik gabeko dibortzioa.
Demandatzailea: Norma del Rocio Lopez Maldonado.
Abokatua: German Herreros Ibarra.
Prokuradorea: Amaia Oquiñena Unanue.
Demandatua: Alexander Eduardo Valencia Villacis.
Judizio horretan, epaia eman da 2016-05-11n. Hona hemen epaitza:
ERABAKITZEN DUT
Osorik baiesten dut Amaia Oquiñena Unanue auzitegietako prokuradoreak, Norma del Rocio López Maldonado-ren izenean eta ordez, aurkeztu duen demanda, Alexander Eduardo Valencia Villacis-en aurkakoa. Horrenbestez, deseginda deklaratzen dut, dibortzio bidez, hiri honetan 2008ko maiatzaren 23an egin zen ezkontza –Norma del Rocio López Maldonado-ren eta Alexander Eduardo Valencia Villacis-en artekoa–. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.
Halaber, neurri hauek ezartzen dira:
1.– Guraso-ahalaz baliatzea. Norma del Rocio-k jarraituko du guraso-ahalaz baliatzen. Horrek esan nahi du alaba adingabeari buruzko erabaki garrantzitsuak amak hartuko dituela.
2.– Zaintza eta jagoletza esleitzea. Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza Norma del Rocio amari esleitzen zaizkio.
3.– Egonaldi-, komunikazio- eta bisita-araubidea. Jagoletza ez duen gurasoari dagokionez, ez da araubiderik ezartzen. Izan ere, jagoletza ez duen gurasoa non den ez dakigu, 2014ko irailean familiaren egoitza eta guraso-erantzukizunak utzi eta gero.
4.– Mantenu-pentsioa. Aitak, XXXXX-ren mantenu-pentsio gisa, hilean berrehun (200) euro ordainduko ditu, hamabi hilekotan. Diru-kopuru hori urtero berrikusiko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak emandako kontsumoko prezioen indizeen aldaketen arabera. Lehenengo eguneratzea 2017ko urtarrilaren 1ean egingo da. Kopuru hori hilabete bakoitzeko lehenengo zazpi egunen barruan ordaindu beharko du, aurreratuta, horretarako ezarritako kontu-zenbaki komunean.
Aitak betebehar hori izango du alaba adin nagusiko izan arte eta ekonomikoki burujabe izan arte.
Aitak zuzenean eta alde bakarretik ordaindutako era horretako gastuak ez dira kenduko ebazpen honen arabera ordaindu behar duen pentsiotik.
Aparteko gastuak erdi bana ordainduko dituzte gurasoek. Kontzeptu horretatik kanpo utziko dira, esaterako, hauekin lotutako gastuak: uniformea, eskola-matrikula, jantokia, garraioa, eskola-liburuak edo ikasleen gurasoen elkarteak (izan ere, urtero errepikatzen dira). Beste gastu batzuk, aldiz, bai sartuko dira apartekoen kontzeptuan, eta katalogo posible osoa adierazteko asmorik gabe, besteak beste, honako hauek izango dira: gastu medikoak, kirurgikoak, ospitalekoak, ortopedikoak, dentistarenak, psikologikoak, farmazeutikoak, ortodontziakoak, logopediakoak, eta, oro har, osasun-sistema publikoak edo dagokion mediku-erakundeak estaltzen ez dituzten gaixotasun fisiko edo mentalak arintzeko tratamenduari lotutakoak. Egin beharreko gastua medikoa bada eta Gizarte Segurantzak edo dagokion erakunde medikoak ordaintzen ez badu eta beharrezkoa bada, erdibana ordainduko dute aitak eta amak; horretaz gain, fakultatiboa eta tratamendua bi gurasoek elkarrekin adostutakoak izango dira.
Aurreko paragrafoan azaldutako aparteko gastuak aitak eta amak adostu beharko dituzte, gastua egin aurretik betiere; horrela, bada, gastu hori egin edo ez egin desadostasunik egonez gero, organo judizialaren pean jarriko da gaia; izan ere, organo horrek erabakiko du gastu hori ea bi gurasoek ordaindu behar duten, ebazpen honetan ezarritako proportzioan. Gastua egingo dela ebatziko da, baldin eta behar-beharrezkoa bada, edo oso komenigarria bada eta familiaren gorabeherei egokitzen bazaie. Araubide horretatik kanpo uzten dira behar-beharrezkoak diren presako gastuak; izan ere, aldez aurretik ezin bada, aski izango da beste gurasoari ondoren jakinaraztea.
Aparteko gastuak ordaintzeko obligazioa amaitu egingo da alaba, adin nagusikoa izanik edo legez emantzipatuta egonik, ekonomikoki independentea denean, hartara eragotzi gabe 150. eta 152. artikuluetan obligazioa amaitzeko adierazten diren kausak.
5.– Ezkontzaren erregimen ekonomikoa desegitea, eta adostasun eta ahalorde guztiak errebokatzea. Desegindakotzat deklaratzen dut ezkontza-erregimen ekonomikoa eta irabazpidezko sozietatea, eta azken horren likidazioa egin ahal izango da ezkontza-erregimen ekonomikoa likidatzeko prozeduraren bidez, baldin eta alderdiren batek hala eskatzen badu.
Behin betiko errebokatuta geratzen dira ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalordeak. Hiru hilabeteko epean irabazpidezko sozietatea likidatzeko konpromisoa hartzen dute alderdiek, eta senarrari esleitzen zaio familiaren egoitzaren jabetza osoa.
Epaiaren aurka aurkeztutako errekurtsoek ez dute etengo aurreko neurrien eraginkortasuna.
Prozesuko kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001 274; eta kontzeptua: 1847 0000 00 0173/15. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.
Eta lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, erabaki eta sinatu dut.
Alexander Eduardo Valencia Villacis demandatua gaur egun non bizi den jakiterik ez dagoenez, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki da, aipatutako ebazpenen berri emateko.
Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Donostia, 2016ko maiatzaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.