Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2419

AGINDUA, 2016ko apirilaren 25ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ordiziako (Gipuzkoa) «Goierri» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko eta udalerri berean «Goierri Eskolako Batxilergoa» ikastetxe pribatua irekitzeko baimena emateko dena.

«Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa» erakundearen ordezkariak Ordiziako «Goierri» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra den aldetik hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen baitu, batetik, baimenduta dituen Batxilergoko irakaskuntzak kentzeko –horren helburua da «Goierri» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuan Lanbide Heziketako irakaskuntzak besterik ez ematea–, eta, bestetik, beste ikastetxe bat irekitzeko, batxilergoko irakaskuntzak emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); ikastetxe pribatuei araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, (apirilaren 9ko BOE); Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituen otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ikastetxe pribatu honi Batxilergoa kentzeko baimena ematen zaio:

Kode zenbakia: 20005671.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Goierri».

Titularra: Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa.

Helbidea: Arranomendia, 2.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Batxilergoko 8 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa:

○ «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ «Automatizazioa eta robotika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Telekomunikazio- eta informatika-sistemak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa:

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekanizazioa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Soldadura eta galdaragintza» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Metal-eraikuntzak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko diseinua» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Ostalaritza eta turismoa:

○ «Sukaldaritza eta jatetxe-arloa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalazioa eta mantenimendua:

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mantenimendu elektromekanikoa» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mekatronika industriala» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak:

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak:

○ «Ibilgailuen mantenimendua» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

– Hezkuntza berezia: zereginen ikaskuntzako 3 ikasgela.

2. artikulua.– Aurreko artikuluan aipatutako ikastetxetik bereizteagatik, ikastetxe pribatu honen funtzionamendua baimentzen da:

Kode zenbakia: 20015202.

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Goierri Eskolako Batxilergoa».

Titularra: Goierriko Herrien Ekintza Fundazioa.

Helbidea: Arranomendia, 2.

Udalerria: Ordizia.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 8 unitate, 280 ikaspostu.

3. artikulua.– Ikastetxeek indarrean dauden legeak bete beharko dituzte, agindu honen bidez baimentzen zaizkien heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

4. artikulua.– Ikastetxeek martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko dute, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek 2016-2017ko ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak eman behar izatea.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 25a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala