106. zk., 2016ko ekainaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
KONSTITUZIO AUZITEGIA
2411
EDIKTUA, 1941/2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoaren ondoriozkoa. Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko ekainaren 30eko 6/2015 Legearen zenbait atalen aurka aurkeztu zen errekurtsoa.
1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Euskal Autonomiaren ekainaren 30eko 6/2015 Legeko ondoko atalen aurkakoa: 2. artikulua («Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak» tartekia), 3. 5. eta 6. artikuluak («bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere» tartekia), eta xedapen iragankorretatik lehenengoa eta bigarrena. 6/2015 Legea: hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa.
Apiril honetako 26ko probidentzia baten bidez, Konstituzio Auzitegiak onartu egin du, izapideak egiteko, 1941-2016 konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa, Gobernuko presidenteak sustatutakoa, hain justu ere Euskal Autonomiaren ekainaren 30eko 6/2015 Legeko ondoko atalen aurkakoa: 2. artikulua («Itsasoan lurperatuta dauden metano-hidratoak» tartekia) , 3. 5. eta 6. artikuluak («bai eta aldatutako egoera jatorrizko egoerara lehengoratzeko ere» tartekia), eta xedapen iragankorretatik lehenengoa eta bigarrena. 6/2015 Legea: hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo «fracking»ean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzkoa. Gobernuko presidenteak Konstituzioaren 161.2 artikulura jo duela adierazten da, eta ondorioz, etenda geratzen dira aurkaratutako xedapenen indarraldia eta aplikazioa, prozesuko parteei dagokienez errekurtsoa aurkeztu zen egunetik –2016ko apirilaren 11tik– hara, eta hirugarrenei dagokienez ediktu egokia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hara.
Madril, 2016ko apirilaren 26a.
Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,
HERMINIA PALENCIA GUERRA.