Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
2350

6/2016 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Musikeneko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez zuzentzen baita Musikeneko zuzendari gerentearen maiatzaren 13ko 5/2016 Ebazpena, irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Musikeneko zuzendari gerentearen maiatzaren 13ko 5/2016 Ebazpenean, zeinen bidez iragartzen baita irakasleak hautatzeko deialdia (2016ko maiatzaren 23ko EHAA, 96. zk.). Horrenbestez, akatsok zuzentzen dira:

Euskarazko bertsioan, 2016/2179 (5/4) orrialdean, hamargarren oinarrian,

Hau dioen tokian:

«a) Lan-kontratua ordezkapen kontratua izango da, titularra berriz lanera itzuli artekoa, berau lanpostuaren erreserbarekin eszedentzia egoeran dagoen bitartekoa.»

Honako hau esan behar du:

«a) Lan-kontratua mugagabea izango da, indarrean dagoen lan-legeriaren arabera dagokion probaldia eragotzi gabe.»

Donostia, 2016ko maiatzaren 26a.

Zuzendari gerentea,

JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.


Azterketa dokumentala