Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

102. zk., 2016ko maiatzaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2325

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 37/2016 apelazio-erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Atala.

Errekurtsoa: delitu arinen gaineko epaiaren 37/2016 apelazio-erroilua.

Apelatzailea: Cristobal Ledezma Orozco.

Apelatua: fiskaltza.

Prozedura horretan, ebazpena eman da, eta honako hauek dira delitu arinen gaineko epaiketaren apelazioaren idazpurua eta xedapenak:

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia pertsona bakarreko epaitegi gisa eratu denez, Jaime Tapia Parreño epaileak, Erregearen izenean, 79/2016 epaia eman du bi mila eta hamaseiko martxoaren 11n.

Zigor arloko 37/2016 apelazio-erroiluaren errekurtsoan epaia eman da. Errekurtsoa delitu arin baten gaineko 4679/15 epaiketaren ondorioa da; epaiketa hori Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko Instrukzioko Epaitegian bideratu da bidegabeko jabetzearen delitu arin baten ondorioz, eta, Cristobal Ledezma Orozcok sustatu zuen, bere izenez eta eskubidez, 2015-12-16an emandako 652/2015 epaiaren aurka; horrenbestez, Fiskaltza ere bada alderdi apelatua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Cristobal Ledezma Orozcok aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko 4 zenbakiko Instrukzioko Epaitegiak, 2015eko abenduaren 16an, delitu arinei buruzko 4679/15 epaiketako autoetan emandako epaiaren aurkakoa; horrenbestez, absolbitu egiten dut bera salaketako eta epaitegi horren kondenako bidegabeko jabetzearen delitu arin horretatik. Beraz, absoluzioari dagozkion ondorioak izango dira, eta auzialdi bietako kostuak ofiziozko deklaratzen ditut.

Ebazpen honen aurka ezin daiteke aurkeztu inolako errekurtso arruntik.

Bidal bekizkio, ebazpen honen ziurtagiriarekin eta agindu-gutunarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira, horren berri izan dezan eta betearaz dezan.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Cristobal Ledezma Orozcoren gaur egungo helbidea edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala