102. zk., 2016ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 3 orri.)
- EPUB (278 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2319
57/2016 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoa eratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzarmenen eredua argitaratu zuen urriaren 20ko 16/2003 Ebazpena aldatzeko dena.
2003ko uztailaren 29an egindako bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arreta kudeatzeko Haurreskolak Partzuergoa eratzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin izenpetu beharreko lankidetza-hitzar- menen eredua onartu zuen, eta 2003ko abenduaren 26ko EHAAn (252. zenbakia) argitaratu zen, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren bidez.
Bestalde, ordura arte, aipatu hitzarmena izenpetua zuten udalen zerrenda aldatu egin da; ondo- rioz, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren II. eranskina aldatu behar da.
Horregatik guztiagatik, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren urriaren 20ko 16/2003 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, honela, hiru urtetik beherako haurren eskolak eta horientzako asistentzia- eta hezkuntza-arretaren kudeaketa eratzeko Haurreskolak Partzuergoa izenpetu duten udalen zerrenda berria argitaratzen delarik (ebazpen honen eranskinean).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.