102. zk., 2016ko maiatzaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2315
IRAGARKIA, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan, gainbegiralearen (Onkologiako unitatea - 2. A) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerenteak Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko gainbegiralearen (Onkologiako unitatea - 2. A) lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak eta lanpostuaren profila ondoko helbidean argitaratuta daude: www.osakidetza.euskadi.net
Eskabideak deialdiaren oinarrietan jasotakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, bertan adierazten den epean.
Donostia, 2016ko maiatzaren 9a.
Donostialdea ESIko zuzendari gerentea,
JOSÉ MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.