100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
EUSKO TRENBIDEAK SAU
2288
IRAGARKIA, zeinaren bidez publikotasuna ematen baitzaio Urola Kostan eta Debabarrenean ohiko edo indartzeko zerbitzuak egiteko autobusak kontratatzeko lizitazio publikoaren esleipenari.
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: zerbitzu berezi motako autobusak eta mikrobusak kontratatzea, Urola Kostako edo Debabarreneko emakidan indartzeko zerbitzuak eta bestelako zerbitzuak egiteko, zeinak ezin baitira Euskotrenen baliabideekin egin.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: urte bat, beste urte bat luzatzeko aukerarekin.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitaziorako gehieneko aurrekontua bostehun eta laurogeita zazpi mila eta seiehun eurokoa da (587.600,00), kontzeptu guztiak barnean direla, BEZa izan ezik.
5.– Bermeak: baldintzen pleguen araberakoak.
6.– Esleipena.
Arteondo Autobusak y Autopullmans Araba UTE, guztira laurehun eta hogei mila berrehun eta berrogeita hemeretzi euro eta zortzi zentimoko zenbatekoan (420.259,08), BEZa kanpo.
7.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2016ko maiatzaren 18a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.