Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZALDIBARKO UDALA
2287

IRAGARKIA, Zaldibarko Zarataren Mapa behin betiko onartzeari buruzkoa.

Udalbatzarrak, 2016ko apirilaren 28ko ezohiko osoko bilkuran, hauxe erabaki zuen: AAC Acústica Aplicada, S.L. enpresak idatzitako Zaldibarko Zarataren Mapa behin betiko onartzea eta erabakia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

Erabaki hori argitaratzen da, guztion ezagutzerako eta ondorioetarako; halaber, aipatu erabakiak administrazio-bideak ahitzen dituela adierazten da. Erabaki horren aurka, argitarazten den hurrengo egunetik eta bi hilabeteko epean, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, horrek egoki iritzitako beste edozein errekurtso jartzeko aukera eragotziko ez duelarik.

Nolanahi ere, nahi izanez gero eta aurreko lerraldian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, iragarri den erabakiaren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, argitalpenaren biharamunetik hasita.

Zaldibar, 2016ko maiatzaren 2a.

Alkatea,

ARANTZA BAIGORRI BELAZA.


Azterketa dokumentala