Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2284

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, geltokietan eta bulegoetan erabiltzen diren suntsikor higienikoen hornidura eta garraioari buruzko lizitazioari publizitatea emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: geltokietan eta bulegoetan erabiltzen diren suntsikor higienikoen hornidura eta garraioa.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 50 puntu artean) eta entrega-epea (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta hornikuntzaren hobekuntza gehigarriak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta berrogei mila (140.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2016ko ekainaren 6a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014993).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2016ko ekainaren 13ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa.

Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 18a.

Idazkari Nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala