Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2281

EDIKTUA, gauza komuna zatitzeko egintzari buruzko 170/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa, zeinaren bidez epaitza jakinarazten baita, bai eta epaia argitzeko ondorengo bi autoak ere.

Barakaldoko lehen auzialdiko 2 zenbakiko epaitegia.

Judizioa: 170/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Ricardo Martin Perez.

Abokatua: Luis Benjamin Quintana Damborenea.

Prokuradorea: Jesus Maria Martinez Rivero.

Demandatua: Angela Minguez Gimeno.

Gaia: gauza komuna zatitzeko egintza.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-11-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Martínez Rivero prokuradoreak Ricardo Martín Pérez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ángela Mínguez Gimeno-ren aurkakoa. Horrenbestez, azkendutzat deklaratzen dut demandatzailearen eta demandatuaren artean dagoen jabekidetasuna, finka hauei dagokienez:

1.- Hiri-finka, bosgarren eskuineko pisua, eskailera igoz, ganbaran departamentu bat duela, bederatzi zenbakiarekin adierazitako etxe bikoitz batean, bi fatxadarekin, bata lehen 18 de julio izena zeukan plazara, eta bestea lehen Los Mártires izena zaukan kalera, Barakaldoko udal-mugartean. Inskripzioa: Barakaldoko jabetza-erregistroa, 1703 liburukia, 1337 liburua, 94 folioa, 11001 finka, 7. inskripzioa.

2.- Hemen kokatutako orubea: Barakaldoko udal-mugartea, lehen 18 de julio izena zeukan plazaren eta lehen Los Mártires izena zeukan kalearen arteko angeluan (gaur egun Pormetxeta kalea). Orube horren gainean, Barakaldoko Pormetxeta kaleko (lehen Los Mártires) bosgarren zenbakiarekin adierazitako etxe bat dago. Inskripzioa: Barakaldoko jabetza-erregistroa, 1703 liburukia, 1337 liburua, 88 folioa, 5389 finka, 46. inskripzioa.

Ondorioz, hau agintzen dut: horien esleipenari dagokionez alderdiak ez badira ados jartzen, enkante publikoan sal daitezela eta kanpoko lizitatzaileak onar daitezela.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ondoren, 2015-11-17an eta 2015-11-18an, aurreko epaiaren xedapenak argitzeko auto bana eman da. Auto horiek hauxe diote, hitzez hitz:

AUTOA (2015/11/17)
XEDAPENAK

1.- Prozedura honetan 2015-11-09an emandako epaia argitzea erabaki da, ebazpen honen aurrekarian adierazitakoaren arabera.

2.- Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Martínez Rivero prokuradoreak Ricardo Martín Pérez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ángela Mínguez Gimeno-ren aurkakoa. Horrenbestez, azkendutzat deklaratzen dut demandatzailearen eta demandatuaren artean dagoen jabekidetasuna, finka hauei dagokienez:

1.- Hiri-finka, bosgarren eskuineko pisua, eskailera igoz, ganbaran departamentu bat duela, bederatzi zenbakiarekin adierazitako etxe bikoitz batean, bi fatxadarekin, bata lehen 18 de julio izena zeukan plazara, eta bestea lehen Los Mártires izena zaukan kalera, Barakaldoko udal-mugartean. Inskripzioa: Barakaldoko jabetza-erregistroa, 1703 liburukia, 1337 liburua, 94 folioa, 11001 finka, 7. inskripzioa.

2.- Hemen kokatutako orubearen zatitu gabeko hamabirenaren jabetza osoa: Barakaldoko udal-mugartea, lehen 18 de julio izena zeukan plazaren eta lehen Los Mártires izena zeukan kalearen arteko angeluan (gaur egun Pormetxeta kalea). Orube horren gainean, Barakaldoko Pormetxeta kaleko (lehen Los Mártires) bosgarren zenbakiarekin adierazitako etxe bat dago. Inskripzioa: Barakaldoko jabetza-erregistroa, 1703 liburukia, 1337 liburua, 88 folioa, 5389 finka, 46. inskripzioa.

Ondorioz, hau agintzen dut: horien esleipenari dagokionez alderdiak ez badira ados jartzen, enkante publikoan sal daitezela eta kanpoko lizitatzaileak onar daitezela.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

AUTOA (2015/11/18)
XEDAPENAK

1.- Prozedura honetan 2015-11-09an emandako epaia argitzea erabaki da, ebazpen honen bigarren aurrekarian adierazitakoaren arabera.

2.- Aipatutako epaia aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

Bigarren oinarri juridikoa, laugarren paragrafoa: «Prozedura honetan, finkak funtsean banaezinak direnez, eta jabekide bati ere esleitu ez zaizkionez, bestelako izapiderik egin gabe baietsi behar da demanda; horrenbestez, lehen deskribatutako higiezinen gaineko jabekidetasuna azkendutzat deklaratzen da, eta hau agintzen da: higiezin horiek jabekideetako bati esleitzeari dagokionez akordiorik lortzen ez bada, enkante publikoan salduko dira, eta ez da kanpoko lizitatzailerik onartuko».

EPAITZA.

Baietsi egiten dut Martínez Rivero prokuradoreak Ricardo Martín Pérez-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Ángela Mínguez Gimeno-ren aurkakoa. Horrenbestez, azkendutzat deklaratzen dut demandatzailearen eta demandatuaren artean dagoen jabekidetasuna, finka hauei dagokienez: ........................

Ondorioz, hau agintzen dut: horien esleipenari dagokionez alderdiak ez badira ados jartzen, enkante publikoan sal daitezela, kanpoko lizitatzailerik onartu gabe.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan eta bidal bedi testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 214.4 artikulua).

Aurreko idatzi-zatian aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Angela Minguez Gimeno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 11.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala