Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2275

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita zein den epe berria Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko.

2016ko apirilaren 21ean, ostegunarekin, argitara eman zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Agindua, zeinaren bidez Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzen 2016ko ekitaldiko deialdia egiten baita.

Agindu horren ebazpen zatiko bigarren paragrafoan aurreikusten denez, aginduko diru-laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 1ean hasi eta maiatzaren 15ean bukatzen da; hala ere, Estatuko Administrazio Orokorrak epe hori aldatuz gero, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoan nahitaez aplikatu beharrekoa izanez gero, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen bidez argitaratuko da zein den epe berria.

Gauzak horrela, 2016ko maiatzaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, argitara eman zen AAA/726/2016 Agindua, maiatzaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baitira 1075/2014 Errege Dekretuan ezarritako 2016ko zenbait epe (abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretua, 2015. urtetik aurrera nekazaritzari eta abeltzaintzari zuzeneko ordainketak eta bestelako laguntza-erregimenak aplikatzeari eta zuzeneko ordainketak eta nekazaritza-garapenerako ordainketak kudeatu eta kontrolatzeari buruzkoa).

Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2016ko martxoaren 23ko Aginduan, ebazpen-zatiko bigarren paragrafoan, ezarritakoa betez, ebazpen honen bidez argitara ematen da zein diren epe berriak. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea zein diren epe berriak Nekazaritza Politika Erkidearen (NPE) zuzeneko laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko. Hona hemen epeok:

a) 2016an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 95. artikuluan aurreikusitako eskabide bakarra aurkezteko epea 2016ko ekainaren 15ean amaituko da, egun hori barne.

b) 2016an, urte horretako ekainaren 15ean jarri behar dira nekazarien eskura laguntza-eskubideak justifikatzeko hektarea onargarrien nekazaritza-partzelak; laguntza hori abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 15. artikuluan dago aurreikusita.

c) 2016an, abenduaren 19ko 1075/2014 Errege Dekretuaren 96. artikuluan aipatutako eskabide bakarra aldatzeko epea 2016ko ekainaren 15ean amaituko da, egun hori barne.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala