Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2269

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 18koa, zeinaren bidez zuzentzen baitira Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko apirilaren 21eko Ebazpenean atzemandako hutsak. Ebazpen horren bidez, Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2016. urteko laguntzetarako deialdia egiten duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 271/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2016ko apirilaren 21eko Ebazpenaren testuan (2016ko maiatzaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 86. zk.). Ebazpen horren bidez, Terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako 2016. urteko laguntzetarako deialdia egiten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko testuaren 6. artikuluak honela dio:

«Presidenta:

La Directora de Víctimas y Derechos Humanos, Monika Hernando Porres.

Vocales:

Un técnico de la Dirección de Régimen Jurídico, Luis Alberto Oribe Novales.

Una técnica de la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos, Laura Sagastizabal Errazu, que a su vez realizará las funciones de secretaria de la Comisión».

Baina honela esan behar du:

«Presidenta:

La responsable de la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos, Laura Sagastizabal Errazu.

Vocales:

Un técnico de la Dirección de Régimen Jurídico, Luis Alberto Oribe Novales.

Una técnica de la Dirección de Víctimas y Derechos Humanos, Marian Sánchez Amado, que a su vez realizará las funciones de secretaria de la Comisión».

Euskarazko testuaren 6. artikuluak honela dio:

«Batzordeburua:

Monika Hernando Porres, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

Batzordekideak:

Luis Alberto Oribe Novales, Araubide Juridikoko Zuzendaritzako teknikaria.

Laura Sagastizabal Errazu, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena».

Baina honela esan behar du:

«Batzordeburua:

Laura Sagastizabal Errazu, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako arduraduna.

Batzordekideak:

Luis Alberto Oribe Novales, Araubide Juridikoko Zuzendaritzako teknikaria.

Marian Sánchez Amado, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzako teknikaria, aldi berean Batzordearen idazkari-lanak egingo dituena».

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 18a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala