Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SUTEEN KONTRAKO ETA SALBAMENDU LANETARAKO AIARAKO PARTZUERGOA
2267

IRAGARKIA, Aiarako SKSL Partzuergoko zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2016ko maiatzaren 20ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (57 zk.), deialdia argitaratu zen Aiarako SKSL Partzuergoko zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko.

Interesdunek Aiarako SKSL Partzuergoko lehendakariari egin beharko dizkiote eskabideak, eta Aiarako SKSL Partzuergoaren Erregistroan aurkeztu beharko dituzte, edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

Laudio, 2016ko maiatzaren 17a.

Partzuergoko lehendakaria,

MARÍA PILAR GARCÍA DE SALAZAR OLANO.


Azterketa dokumentala