Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2265

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 25ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu zen), hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda onartzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez (2016ko otsailaren 9ko EHAA), deialdia egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozeduretarako, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako aginduaren 2.1.f) oinarriak ezartzen du 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea dela hautaketa-prozesuan parte hartzeko baldintzetako bat.

6.2.4 oinarriak adierazten du eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez duten izangaiak, salbuetsita ez dauden izangaiak edo 2.1.f) oinarriak aurreikusi duen erregimen iragankorraren arabera egiaztatzetik salbuetsita ez daudenak probara aurkezten ez badira, edo, aurkeztuz gero, «gai» kalifikazioa jasotzen ez badute, hautaketa-prozeduratik kanpo geratuko direla.

Epea amaitu denez (2016ko maiatzaren 9tik 20ra arte, biak barne) 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokideak edo homologatuak diren hizkuntza-ziurtagiriren bat duten izangaiek edo egiaztatzetik salbuetsita daudenek (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuaren 2. artikulua) dagokien ziurtagiria aurkezteko, 6.2.5 oinarrian adierazten diren kasuetan izan ezik, eta Hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko deialdi hori ebatzita dagoenez,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitu zen) hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpoan geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda.

2. artikulua.– Argitara ematea ebazpen hau eta behin-behineko zerrenda, interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Interneteko helbide hauetan:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» -> «Hautaketa-prozesuaren jarraipena» (Kidegoa eta Espezialitatea aukeratu) -> «Emaitzak» – «Hizkuntza-eskakizuna».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2016. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa» -> «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» –> Irakasleen Hizkuntza-eskakizunak: «Hizkuntza-eskakizuna ez egiaztatzeagatik kanpo geratu diren izangaien behin-behineko zerrenda».

3. artikulua.– Izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute ebazpen honen kontra, bost egun balioduneko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 25a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala