Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

MUSIKENE
2179

5/2016 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Musikeneko zuzendari gerentearena, irakasleak hautatzeko deialdia argitara ematen duena.

Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian «Orkestra errepertorioa (tronpeta)» eta «Tronpeta barrokoa» irakasgaietan irakasle-beharrei erantzutearren, hau

EBAZTEN DUT:

Irakasle-hautaketa-prozesu publiko bat onartzea. Honako hauek dira prozesu horren

OINARRIAK

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Deialdiaren xedea honako hau da: deialdi honetan ezarritako prozeduraren bitartez, I. eranskinean zerrendatu diren irakasle-lanpostuak hornitzea, maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren arabera, han arautzen baita maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan (2006ko maiatzaren 4ko BOE, 106. zk.) ezartzen diren goi mailako Musika ikasketa artistikoen oinarrizko edukia.

Bigarrena.– Baldintzak.

Izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) 18 urte beteak izatea.

b) Nazionalitatea.

– Espainiar nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko herritar izatea, edota Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko Itunen aplikazio-eremuan barne hartuta egotea, betiere langileen joan-etorri askea aplikatzekoa denean.

– Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik goragokoak izanik, haien kontura bizi badira.

– Halaber, Espainian legez bizi diren atzerritarrek parte hartu ahal izango dute, Europar Batasuneko Estatu kideetako herritarren baldintza berberetan. Kasu horretan, eskaerarekin batera, egoitza-baimena duela –aldi baterakoa edo iraunkorra– egiaztatu beharko du atzerritarrak.

c) Goi-mailako musika-titulua izatea edo graduatua, lizentziatua, arkitektoa edo ingeniaria izatea, edo legez horien baliokidetzat hartzen den beste edozein titulu izatea. Titulua atzerrian lortu badu, titulu hori homologatuta dagoela ziurtatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko du izangaiak. Martxoaren 15eko 303/2010 EDaren 20.5 artikuluaren arabera, kontutan hartuko dira baita ere derrigor titulua ez duten hautagaitzak, beti ere beharrezko den kualifikazio profesionala erakusten dutenean eta beren ekimena arlo horretan garatzen dutenean, edo atzerriko nazionalitatea dutenean, bere kualifikazioarekin eta hezkuntza-sistemarekin bat etorriz betiere.

d) Egitekoak betetzea eragozten duen gaixotasunik do akats fisikorik ez izatea.

e) Diziplinazko espediente baten ondorioz edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegotako organo konstituzional edo estatutarioetatik kanporatua ez egotea, edo epai-erabaki baten ondorioz gaitasungabetze absolutu edo berezirik ez izatea lanbide edo kargu publikoetan aurretik betetzen zituen antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, kanporatua ez egotea edo egoera baliokidea, edo diziplinazko zigorrik jaso ez izana edo baliokidea, bere Estatuan, baldintza beretan, enplegu publikorako sarbidea eragozten diona.

f) Honen bitartez deitzen den lanpostuan jardutea abenduaren 26ko 53/1984 Legearen eraginpean egongo da, bateragarritasunari dagokionez.

Hirugarrena.– Eskaerak eta aurkeztu beharreko agiriak.–

Hautaketa-prozedura honetan parte hartu nahi dutenek «MUSIKENE» Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskaera-orria (eredua www.musikene.net helbidean eskuragarri).

b) Indarrean dagoen NAN edo Pasaportearen kopia.

c) Deialdi honetan parte hartzeko eskubidea ematen duten tituluen kopia.

d) Irakaskuntza-proiektua, nahitaez barne hartzen dituelarik deialdi honen helburu diren irakasgaien ohiko eduki eta atalak konpetentzia, eduki, metodologia eta ebaluaketari dagokienez, bakoitzaren izaera eta eskola-orduak kontutan izanik.

e) Curriculum vitae.

Hautagaiek eskaera-orria egoki beteta aurkeztu beharko dute. Musikenek hautagaiei eska diezaieke merezimenduen froga dokumentala aurkezteko.

Lehiaketa amaitutakoan, hautatua izan den hautagaiak zinpeko aitorpena ekarri beharko du bateraezintasunen baten eraginpean ez dagoela ziurtatuz, jarduera publikoren batean badihardu edo pentsioren bat jasotzen badu.

Laugarrena.– Eskaerak aurkezteko lekua eta epea.

Izangaiek deialdi honetako aurreko oinarrian aipatutako eskaera eta agiriak (a, b eta c atalak) Musikenera helarazteko epea 2016ko ekainaren 22an amaituko da, eta honako modu hauetako batean egin ahal izango da:

– Norberak ekartzea behean adierazitako helbidera, 10.00etan hasi eta 13.00ak bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera.

– Posta ziurtatuz. Kasu honetan, postetxeko igorpen-data hartuko da kontuan eskaera onartzeko.

– Posta elektronikoz honako helbide honetara: seleccion.profesorado@musikene.net

Musikene – Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia

Irakasleak Hautatzeko Prozedura, 16-17

Miramar Jauregia. Miraconcha pasealekua, 48

20007 Donostia

Bosgarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, onartutako eta baztertutako izangaien zerrenda argitaratuko du Musikeneko Zuzendaritzak, eta baztertuen kasuan, baztertzeko arrazoien berri emango du ikastegiko iragarki-oholean eta webgunean.

2.– Honako hauek baztertzeko arrazoiak izango dira: eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztea, Hirugarren oinarriko ataletan aipatzen diren agiriak ez aurkeztea eta bigarren atalean zehazten diren eskakizunetakoren bat ez betetzea.

3.– Baztertzeko erabakiaren aurka, egun bateko epea izango da erreklamazioak aurkezteko, iragarkia Musikeneko iragarki-oholean eta webgunean jartzen den egunetik hasita.

Seigarrena.– Hautaketa-epaimahaiak.

Hautaketa-organo bat eratuko da hautaketa-prozesu honetarako. Hautaketa-organoa hiru kidek osatuko dute. Oro har, epaimahaiburua zuzendari akademikoa izango da, edo, halakorik ezean, hark horretarako izendatutako norbait. Epaimahaiko kide izango da, halaber, gutxienez Musikeneko irakasle bat, edo profesionalki kualifikatua den norbait, helburu horretarako espresuki izendatua. Hautaketa organoaren kide bakoitzagatik ordezko bat ere izendatuko da.

Bere erantzukizunetan jarduteko, beharrezkotzat jotzen diren giza eta material baliabideak izango ditu hautaketa-organoak, Musikenek hornituta.

Eratu behar den organo bakoitzaren osaera zehatza Musikeneko iragarki-oholean eta webgunean argitaratuko da bere jarduera hasi aurretik.

Zazpigarrena.– Hautaketa-prozesuen egitura orokorra.

Hautaketa-prozesua proba baten bitartez garatuko da, honako egitura honekin:

1.– Interpretazio proba: hautagaiek honako obra hauek interpretatu beharko dituzte:

– Kontzertua, H. Tomasi

– ReM-en Kontzertua, G. Torelli (Tronpeta barrokoa).

– Orchester Probespiel liburutik soloak (osorik). Edición Peters:

Gustav Mahler-en Sinfonie Nr.5

Igor Strawinsky-ren Petruschka

Ludwig van Beethoven-en 5. sinfonia Trompeta Barrokoarekin.

Proba hau gehienez 10 punturekin baloratuko da eta baztertzailea izango da.

2.– Irakaskuntza proba: ikasle bati tronpeta eskola ematea gutxi gora behera 20 minutuz. Epaimahaiak eskola horretan garatu behar den edukia adierazteko ahalmena izango du.

Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 puntuko balorazioa izango du.

3.– Irakaskuntza-proiektuaren defentsa, bertan epaimahaiak egin ditzakeen galderei erantzun beharko zaielarik. Probaren iraupena gehienez: 20 minutu. Proba hau baztertzailea izango da eta gehienez 10 punturekin baloratuko da.

4.– Kurrikulumaren puntuazioa lau ataletan zatituko da, bakoitzak gehienez puntu 1 lor dezakeelarik:

a1) historial akademiko eta formatiboa.

a2) irakaskuntzan jarduera.

a3) ikerketan jarduera.

a4) jarduera musikal edo artistikoa.

Zortzigarrena.– Deialdiaren ebazpena.

Epaimahaiaren deliberazioen ondoren, Idazkariak argitara emango du azken Akta, barne hartu behar duelarik derrigor hautagaien ordena puntuazioaren eta behin betiko proposamena. Idazkariak Musikeneko Zuzendaritzari igorriko dio, lehiaketan puntuazio gorena lortu dutenen kontratazioari ekiteko.

Bederatzigarrena.– Deialdiaren garapena.

Hautaketa Musikeneko egoitzan egingo da 2016ko uztailaren 7a eta 8an.

Hamargarrena.– Kontratazioa eta lanerako oinarrizko baldintzak.

Honako prozedura honen bitartez hautatzen den izangaiaren oinarrizko lan-baldintzak hauek izango dira:

a) Lan-kontratua ordezkapen kontratua izango da, titularra berriz lanera itzuli artekoa, berau lanpostuaren erreserbarekin eszedentzia egoeran dagoen bitartekoa.

b) Irakaskuntza-agerraldiaren erregimena eta eskolen ordutegia titularrarentzat ezarritakoak izango dira, I. eranskinean zehazten denari jarraikiz.

c) Urteko soldata gordina Musikenen irakasleentzat indarrean dagoena izango da. Lanaldi osoan aritzen ez diren irakasleek, lanaldiaren heineko soldata jasoko dute, benetako irakaskuntza-dedikazioaren arabera.

d) Hautaketa probak gainditu baina lanpostua lortzen ez duten hautagaiek ordezkapen zerrenda bat osatuko dute hiru urtez, ikastegiak deialdiaren helburu den materian edo antzekoetan izan ditzakeen beharrak betetzeko.

Donostia, 2016ko maiatzaren 13a.

Zuzendari gerentea,

JUAN MARÍA JUARISTI LIZARRALDE.

I. ERANSKINA
LEHIAKETA ZERRENDA
(Ikus .PDF)

(*)Orduak asteko.

Eskola-orduak alda daitezke, matrikulatzen diren behin betiko ikasle kopuruaren arabera eta Musikeneko irakaskuntza eskaintzaren antolaketaren arabera.


Azterketa dokumentala