Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

VITORIA-GASTEIZKO UDALA
2178

IRAGARKIA, haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2015eko legezko gordailua dutenak- saritzeko Vitoria-Gasteiz sarietarako deialdiari buruzkoa.

Gasteizko Udaleko Gobernu Batzarrak 2016ko otsailaren 26an onartu zuen haur eta gazte literaturaren alorrean euskarara egindako itzulpenik hoberenak -2015eko legezko gordailua dutenak- saritzeko deialdia.

2016ko apirilaren 1eko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 36. zenbakian, argitaratu dira oinarriak.

2016ko apirilaren 8ko Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 39. zenbakian, argitaratu da deialdia.

Itzulpen lanak aurkezteko epea 2016ko ekainaren 8an amaituko da.

Eta jende orok jakin dezan ematen da argitara esandakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.

Vitoria-Gasteizko Udaleko Euskara zerbitzuburua,

PATXI MARTÍNEZ DE MARIGORTA GUZMÁN.


Azterketa dokumentala