Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2177

IRAGARKIA, 51/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Epaitegiaren ZULUPean, SATSE erizaintzako sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (51/2016 prozedura laburtua), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2011ko maiatzaren 9an hartutako Erabakiaren laugarren atalaren kontra aurkeztu zuen gorako errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez baztertu zelako. Erabaki hura Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren aldi baterako kontrataziorako zerrendak egiteko eta kudeatzeko zen, eta 2011ko ekainaren 6ko EHAAn argitaratu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49 artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie, aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoko interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoko 30/1992 Legean, azaroaren 26koa, 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren, Sektore Publikoa eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri arrazionalizatzeko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala