Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
2174

IRAGARKIA, B-16/2016-T zehapen-prozedurari hasiera emateko Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak hartu duen erabakia jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Ramon Martinez Zubiaurre jaunari (NAN: 16044395-D)ohiko moduan jakinaraztea espedienteari hasiera emateko erabakia. Horregatik, argitara ematen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2016ko apirilaren 12an zehapen-espedienteari hasiera eman zitzaiola, litekeena baita osasun-araudiaren arau-hauste arin bat egin izana (tabakoa).

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost eguneko epea du hasierako erabakia ikusteko, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak, agiriak edo argibideak aurkezteko, frogaldia irekitzeko eskabidea egiteko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko; epe horretan, halaber, espedientea ikusi ahal izango du Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilbao, Rekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2016ko maiatzaren 11.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala