96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (244 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2173
IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 2koa, instrukzio-egilearena, Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteen proposamenak jakinaraztekoa.
Ebazpen-proposamenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa bete dadin. Artikulu hori Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatzen du.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Interesdunak Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko, eta agertu, edo agertzen ez badira BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eta hamabost egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.