96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2172
IRAGARKIA, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Bizkaiko Industria eta Energia Administrazioko koordinatzailearen 2016ko martxoaren 21eko instalazioen ikuskapen-akta jakinarazten baita, 48-PI-N-2016-14 espedientean emana.
GAIA
Instalazioen ikuskapen-akta, espedientea egiaztatzea eta instalazioa ikuskatzea. Aurkitutako akatsak.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan – Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan – xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23, 3. solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko maiatzaren 5a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.