96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2171
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunari jakinarazten baitzaio Industriako sailburuordearen 2016ko martxoaren 7ko Ebazpena. Ebazpen horrek preskribatutzat jotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Solunica Soluciones E-Business, S.L.ren aurrean dituen eskubideak (Espedientea: GZI-0114-2003).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.
Legezko ohartarazpenak: gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Hautsitako araua: Euskal Autonomia Erkidegoko Gauzatu-Industria Programaren araudia.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.