96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2165
EDIKTUA, delitu arinei buruzko 73/2016 zenbakiko berehalako judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Alberto Aguirrezabala Iparraguirrek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko justizia-administrazioaren letradua naizen honek,
Fede ematen dut:
Delitu arinei buruzko 73/2016 zenbakiko judizioan, 2016-02-10ean epaia eman duela Xabier Aramendi Olasagasti epaitegi honetako epaileak.
Laurent Gerard Thierry (NAN/IFZ: 16013320120) non dagoen ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaio, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.
Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko martxoaren hogeita hiruan.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.