Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2164

EDIKTUA, 172/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 172/2015 hitzezko judizioa bideratu da, zenbateko bat erreklamatzeko, Jose Felix Urberuaga Goicoecheak eskatuta, Servicio de Transporte Intermodal Luki, S.L.ren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

8/2016 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: 2016-01-25.

Alderdi demandatzailea: Jose Felix Urberuaga Goicoechea.

Abokatua: David Dichós Martí.

Prokuradorea: Javier Sanz Velasco.

Alderdi demandatua: Servicio de Transporte Intermodal, Luki, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Sanz prokuradoreak, José Félix Urberuaga Goicoechearen ordezkaritzan, jarri duen demanda, Servicio de Transporte Intermodal Luki, S.L.ren aurka.

– Beraz, enpresa hori kondenatzen dut demandatzaileari zenbateko hauek ordaintzera: lau mila eta hirurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamalau zentimo, tronkoarenak, eta ebazpen honen laugarren oinarri juridikoan aurreikusitako berandutza-korrituak.

– Prozesuaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4760 0000 13 0172 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Servicio de Transporte Intermodal Luki, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala