96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (225 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
2161
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2016ko apirilaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko prozedura arautzen duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Horrelako hutsak aurkitu direnez Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2016ko apirilaren 1eko Ebazpenean, zabalkunderako diru-laguntzak emateko prozedura ezartzekoan (2016ko maiatzaren 12ko EHAA, 89. zenbakia), zuzentzeari ekin zaio:
Gaztelaniazko bertsioan, 2016/2006 (6/53) orrialdean, 12. artikuluan,
Hau dio:
«Artículo 12.– Aceptación de la subvención.
Si en el plazo de quince días contados a partir de la publicación de la Resolución en la página web del Instituto Vasco Etxepare la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ha aceptado.»
Baina hau esan behar du:
«Artículo 12.– Aceptación de la subvención.
Si en el plazo de quince días contados a partir de la publicación de la Resolución en el tablón electrónico de anuncios del Gobierno Vasco la persona beneficiaria no renuncia expresamente y por escrito a la misma, se entenderá que ha aceptado.»
7.4 artikuluan, 2016/2006 (50/4) orrialdean euskarazko bertsioan eta 2016/2006 (4/53) orrialdean gaztelaniazko bertsioan,
Hau dio:
«4.– Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren eskabideak eranskinetan ezarritakoari jarraituz egingo dira (I-Arte plastiko eta ikusizkoak, II-Musika, III-Dantza). Eranskinak Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan eskuragarri egongo dira.»
Baina hau esan behar du:
«4.– Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren eskabideak eranskinetan ezarritakoari jarraituz egingo dira (I-Arte plastiko eta ikusizkoak, II-Musika, III-Dantza).»