96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2152
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin betiko esleipena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2016ko apirilaren 8ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako 2015-2016 lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako destinoen behin-behineko esleipena.
Aipatu ebazpenaren aurka aurkeztutako erreklamazioak aztertu dira, eta onartutako uko egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenaren prozesuaren ostean, merezimenduen baremo behin betikoan sartu dira aldaketa egokiak, hain justu ere aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak baiestearen ondorioz.
Bestalde, beherago zehaztu postuei dagokienez, erresulta-fasean oker egindako behin-behineko esleipena, destinoena, zuzendu egiten da.
Elgoibar-Arreiturre BHI, Geografía eta Historia espezialitatea (005), 1. HE betea.
Hirubide BHI, Hezkuntza Orientabidea espezialitatea, 1. HE derrigortasun-datarik gabea.
Postu horiek, eurak definitzerakoan egindako oker bat zela-eta, behin-behinean esleitu ziren. Oker hori zuzendurik, zelan eta datorren ikasturteko hezkuntza-planifikazioan ez baita aurreikusten haiek funtzionatzen jarraitzea; bada, ez da egoki haiek esleitzea.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren bitartez (2015-11-02ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten zen. Bada, agindu horretako hogeita hamazortzigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Zerrendak:
I. eranskina, destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.
II. eranskina, destinoa esleitu zaien Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.
IIII. eranskina, destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen Kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.
Bigarrena.– Aipatu zerrendak www.irakasle.eus web-orrian erakutsi daitezela agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik bertatik hara. Halaber, leku horietan erakutsiko da honako hauek jasotzen dituen zerrenda alfabetikoa: uko egiteena, eta baietsitako, ezetsitako eta partez baietsitako erreklamazioen zerrenda, kausak ere jasotzen direlarik.
Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2016ko irailaren 1etik hara; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2016ko abuztuaren 31tik harako ondorioak izango dituzte.
Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei –akats baten ondorioz– esleitutako destinoak, baldin eta lekualdatze-lehiaketara honetarako deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.
Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, soberan direlarik zerbitzu aktibora bueltatzen diren irakasleek irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztu beharko dute honako dokumentazio hau: lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2015eko azaroaren 25eko Aginduaren hogeita hamargarren oinarrian aipatua (2015eko abenduaren 2ko EHAA).
Seigarrena.– Agindu honetan lortutako plazei ezin zaie uko egin. Aitzitik, irakasle-kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2016-2017 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, destinoak esleitzeko behin betiko esleitzeko Agindua EHAAn argitaratu osteko hamar egun naturalen barruan. Hala egin ezean, zerbitzu aktiboan izanik zein kidegotik parte hartu den; bada, kidego horretan lortutako lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten plazak edo lanpostuak hustzat joko dira, eta hezkuntza-administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.
Zazpigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartu duten irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko sala egokian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 20a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.